XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hain zuzen, orduantxe zetorren Mariana terrazako eskaileretan behera.

Yañezek haruntz zuzendu zituen bere zaldi pausoak: - Animo neska. Suerte ona izango dugu eta.

Lord jaunak eman zuen ordena eta denak abiatu ziren aurrera, parkea utziaz.

Victoria aldeko bidea hartu zuten, hain zuzen enbuskada prestatuta zegoen leku bertara.

Aurretik sei gudari zihoazen fusilak eskuetan eta bideko bi aldetara begira. Gero Lord jauna.

Hurrena Yañez eta andereño gaztea, zeinak bi aldetara beste lau soldadu baitzeramatzan.

Eta segizioan, taldea itxiaz, beste guztiak, denak harmak eskuetan zituztelarik.

Yañezek esanak esan arren, denak mesfidantza haundiarekin zihoazen aurrera, basoko bazter guztiak aztarrikatu nahi balituzte bezala.

Noizbehinka Lord jaunak Marianari begiratzen zion, hitzik gabeko mehatxu ikaragarria balitz bezala.

Gizon hura prest baitzegoen behar izanez gero, edozein unetan bere iloba hiltzeko.